martes, 15 de mayo de 2012

GURE ESKOLAKO 50. URTEURRENA

Aste honetan zehar gure eskolako 50. urteurrenea ospatzen ari gara. Egurero jarduera bereziak ditugu. 4. mailakook egitaraua sortu dugu tutorearekin laguntzaz "Publisher" programaren bitartez. Atzo 6. mailakoek asteko hasiera eman zuten eta gero, jolasorduan, 5. mailakoek jardueren aurkezpena egin zuten. Gaur, asteartea, 4. mailakoen txanda izan da eta zuek, Gainzurikoek entzuteko aukera eman nahi dizuegu. Hemen duzue egindakoa: 

 
Oso ondo pasatzen ari gara eta oraindik hiru egun gehiago ditugu disfrutatzeko. Gustatuko litzaiguke zuen mezuak ikusi edo entzutea. Anima zaitezte.

domingo, 29 de abril de 2012

IRRATSAIO BERRI BAT

Kaixo Gainzuri Ikastetxeko lagunok:
Aste honetan 4. mailako ikasle batzuk 3. B taldeko beste ikasle batzuekin batera, eskolako gure "Izartxu irratian" parte hartu dugu. Oso esperientzia polita da zuzen zuzenean jolasorduan egitean eta gero interneten bidez entzutea.
Zuek entzuteko aukera eman nahi dizuegu, beraz, hemen duzue, bereziki zuentzat.

jueves, 29 de marzo de 2012

ENKARTERRI MUSEOAN

Duela egun batzuk "ENKARTERRI MUSEOA" ikustera joan ginen 3. eta 4. mailakoak. 
Museo hau Sopuerta herrian dago, Enkarterrietako bihotzean.
Oso interesgarria izan zen eta gauza asko ikasi genituen, hori dela eta, aurkezpen bat egin dugu.
Hona hemen gure lana:
 ENKARTERRI MUSEOAN
 


Gehiago jakin nahi baduzue, sakatu ondorengo esteka:
ENKARTERRI MUSEOAREN WEBGUNEA